Edukira joan

Isabel Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Isabel Zapata
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea eta itzultzailea

Isabel Zapata (Mexiko Hiria, 1984) idazlea, editorea, poeta eta itzultzailea da. Ventana adentro (2002), Las noches son así (Broken English, 2018) eta Una ballena es un país (Almadía, 2019) poema-liburuak argitaratu ditu. Bi saiakera-liburu ere idatzi ditu: Alberca vacía (Argonnautica, 2019) eta In vitro (Almadía, 2021).[1] 2015. urtean Ediciones Antílope sortu zuen Jazmina Barrera, Marina Azahua, Astrid López Méndez eta César Tejedarekin.[2]

San Luis Potosíko Fausto Zapata gobernadore ohiaren alaba da Isabel. Zientzia Politikoak ikasi zituen Mexikoko Institutu Teknologiko Autonomoan eta Filosofiako graduondoko bat New School for Social Research-en, New Yorken.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]